Hiru ildotan zehar joan da artikulu honen ekarpena. Batetik, Albert Constantin mediku zuberotarraren idazlan ezezagun bat berrargitaratu dugu, eta bai galdetu ere haren obra idatziaren benetako neurriaz: urria da, iritzi orokorrak dioenez, ala zabala bezain ezezaguna? Bestalde, Gerla Handiaren aurretik Zuberoan ziharduen «Atharratzeko taldea» aurkeztu dugu; gerora erabat itzali da haren oihartzuna. Hirugarrenik, test bat egin diogu Jose Ramon Etxebarriak plazaraturiko euskal prosa zientifikoaren periodizazioari.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados