Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Basalto-plataformak: ezaugarriak, jatorria eta kontinenteen apurketa, eta suntsipen biologiko orokorrekin izan ditzaketen loturak

Mirari Elosegi, Arturo Apraiz Atutxa

  • Basalto-plataformak egitura geologiko arras arruntak dira, basalto-kolada bakunen pilaketaz osatuta daude eta egitura zein konposizio zeharo homogeneoa erakusten dute. Agian, milioi bat kilometro kubikotik gorako bolumena izatea eta magmaren gehiengoa oso epe laburrean (< 1 Mu) azaleratzea dira basalto-plataformen ezaugarririk deigarrienak. Nahiz eta orain arte erupzio bolkaniko izugarri hauen zergatiak eta ondorioak garbi ez egon, gero eta ugariagoak dira plaka tektonikarekin eta Lur-mailako suntsipen biologiko orokorrekin nolabaiteko lotura erakusten dutela erakusten dituzten datuak. Lanaren hasieran, geologikoki bat-batekotzat har daitezkeen, erupzio hauen egitura eta ezaugarri petrologiko zein geokimikoak deskribatuko dira. Ondoren, basalto-plataformen sorrera prozesuen inguruan egun gailentzen ari diren bi ereduak deskribatuko dira, eta kontinenteen apurketa prozesuekin eta adin ezberdinetan izandako suntsipen biologiko orokorrrekin erlazionatzen dituzten datuak aipatuko dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus