Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


EAEko etxebizitza-kooperatibak: argi eta ilunak

  • Autores: Aitziber Etxezarreta Etxarri, Enekoitz Etxezarreta Etxarri
  • Localización: Gizaekoa: Revista vasca de economía social, ISSN 1698-7446, Nº. 3, 2007, págs. 145-162
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Etxebizitza-Kooperatiben inguruko lan honen helburua, sektorearen azterketa xehatu bat aurkeztea baino, etxebizitzen eskurapenean mekanismo sozial partehartzaileagoek izan dezaketen lekua azpimarratzea da: kasu honetan, etxebizitzakooperatiben sustapen bidezko formula, hain zuzen ere.

      Lehenik eta behin, errealitate hau marko teoriko orokorrago batean kokatu dugu, Ongizatearen Gizartea eratze bidean Gizarte Ekonomiako eragileek joka lezaketen paperaren inguruan jardun dugu. Bigarrenik, etxebizitza-kooperatiben ezaugarri orokorrak eta EAE-ko berezitasunak landu ditugu, arreta berezia finkatuz etxebizitza-kooperatibengan eragiten duten erregulazio-marko zein politika publiko ezberdinetan, eta horien artean sumatzen diren sinergia eta aurkakotasunetan. Ondorioentzako azken atal batean, autoreon iritziz eztabaidagai edo airean geratzen diren zenbait gai plazaratu ditugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno