Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskarazko tokiko hedabideen kalitatea

María Gorosarri González

  • Euskarazko tokiko hedabideek informazio-eremu propioa eurenganatu dute. Hala ere, errealitate heterogeneoa osatzen dute. Badira aitzindariak izatera heldu diren aldizkariak eta azken urteotan sortutako argitalpen berriak. Hainbat maiztasunetako produktu informatiboak dira eta, gainera, euren edukiak aldatzeko gaitasuna erakutsi dute. Horregatik, tokiko aldizkariek argitaratzen duten informazioaren kalitatea aztertzeak egindako lanaren berri emango digu. Zabalkunderik handiena duten euskarazko argitalpenak izanda, lantzen duten kazetaritza-ereduak eragin nabarmena du euskal komunitatean. Hortaz, euskararen erabilera sustatzeko helburua ez ezik, informazioa ere badute xede nagusi.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus