Artikulu hau gure gizartearentzako autoalternatiba autogestionario bat bilatzeko asmoz hasitako ikerketa-lan luze eta zorrotzaren ondorio da. Bertan alternatiba sozioekonomikoari egiten zaio erreferentzia, kapitalismoak, sozialismoak eta autogestioan oinarritutako esperientziak esparru honetan dituzten ekarpen garrantzitsuenak jasoz; aldi berean autoalternatibaren baitan erabilgarriak diren euskal nortasunaren ezaugarriak identifikatu ditugu.
Zehazki, artikuluan zehar hiru eztabaidetan izandako emaitzak aurkezten dira: Ebaluazioaren teorian, Gizabanakoaren iniziatiban eta Demografian. Arlo bakoitzean ateratako ondorio nagusiak alternatiba sozioekonomikoa garatzeko oinarriak izan dira.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados