UEUren jatorriaz, egituraz, eta soziolinguistikarekin duen loturaz aritu zaigu Lore Erriondo artikulu honetan. Urteak aurrera egin ahala eta ikusirik Euskal Unibertsitateen bidean Euskal Herriko unibertsitateek ez dutela oraindik asetzen normaltasun irizpideetatik Euskal Herriak behar duen eskaintza, udako ikastaroez, jardunaldi eta hitzaldiez gainera, etengabeko prestakuntzari ekin zioten UEUn bai eta unibertsitate mailako ikasketak eskaintzeari, bai beraien aldetik zein beste unibertsitate, elkarte eta erakundeekin elkarlanean. Soziolinguistika Sailaren berri, Graduondoko eskaintzaren berri ere argitasunez ematen digu egileak. Jarraian, jardunaldi eta bilkurak, Uztaro aldizkaria eta argitalpenak ditu hizpide. Baita Inguma, UEUk sortutako euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-basea, eta Unibertsitatea.net ataria ere.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados