Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Soziolinguistika ikasketak UPV/EHUKO hiru kanpusetan

  • Autores: Maitena Etxebarria Arostegui, Xabier Isasi Balanzategi, Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 61, 2006 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitate mailako: soziolinguistikaren irakaskuntza), págs. 25-41
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Euskal Herriko Unibertsitate publikoaren egoeraz hitz egiteko, UPV/EHUko Arabako, Bizkaiko, eta Gipuzkoako kanpusetako eskaintzaren berri emateko eskatu diegu bertan irakasle lanetan ari diren hiru irakasleri. Eta hiru ekarpen horiek biltzen ditu artikulu honek. Hiru ekarpenak izaera ezberdinekoak dira. Kanpus bakoitzeko eskaintza maila ezberdinekoa dela kontuan harturik, zaila izan da beraien ekarpena eskema bakar batean biltzea. Hala ere, eta aipatu dugun eskaintza mailaren ezberdintasuna aintzat harturik, interesgarria iruditu zaigu ekarpenak bere horretan eskaintzea, egile bakoitzak bere ekarpenari eman dion ikuspuntua errespetatuz. Arabako Kanpuseko eskaintzaren berri Maitena Etxeberriak eman digu. Bertan, UPV/EHUko Filologia, Geografia, eta Historia Fakultateko soziolinguistika ikasketen inguruan aritu zaigu egilea. Bizkaiko Kanpusetik Iñaki Martinez de Lunaren ekarpena jaso dugu. Bertan, Soziologia Lizentziaturan antolatu zen ¿Hizkuntzaren Soziologiaren Ibilbidea¿ren berri emateaz gain (hasierako diseinua, non irakasgaiak, irakasleak, helburuak etab. agertzen diren), gaiaren inguruko balorazio bat egiten digu egileak. Azkenik, Xabier Isasi irakasleak, Gipuzkoako UPV/EHUko egoeraren berri ematearekin batera, Gipuzkoan soziolinguistikaren inguruan dagoen eskaintza ere aipagai izan du bere ekarpenean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno