Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Katalanaren irakaskuntza Katalunian: gizartearen kohesioa bilatu nahi duen hezkuntza-eredu baten aldeko apustua

  • Autores: Josep Vallcorba i Cot
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 60, 2006 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen: balorazioa eta proposamenak), págs. 189-197
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Katalunian katalanaren ofizialtasuna ezarri zenetik, katalanaren irakaskuntza zertan den azaldu digu Josep Vallcorbak artikulu honetan. 1980ean, lege-egoera berriak aukera eskaini zuenean, murgiltze-programen metodologiak martxan jartzen hasi ziren ikasle gehienak gaztelaniaz mintzatzen ziren eremuetan. Urte haietan hezkuntza-sistema katalantzeak lotura handia izan zuen berrikuntza pedagogikoarekin eta kalitatezko eskolaren aldeko apustuarekin. Hizkuntzan Murgiltzeko Programak (PIL) ren oinarriak azaltzen dizkigu atal batean egileak, eta programa honen baldintzen inguruan hausnarketa egiten du. Erakundeen jardueraren inguruan ere gogoeta batzuk egin ondoren, gaur egungo egoeraren inguruan datu batzuk eskaintzen dizkigu grafikoen bidez. Zalantzarik gabe, eskola izan da hizkuntza-normalkuntzako prozesuaren ¿gizartea berriro katalantzearen¿ zutabe nagusia Katalunian. Horrexegatik, eta 80ko hamarkadan ezarritako helburuak oraindik ez direla guztiz bete kontuan harturik, hezkuntza-sistema herriaren egoera soziopolitiko eta soziokultural berrira egokitzeko helburuarekin ari dira lanean. Herri honek aukera berak nahi ditu biztanle guztientzat, eta, bertan, katalana izan beharko litzateke gizarte-kohesiorako hizkuntza, guztion hizkuntza komuna, gero eta gizarte eleanitzagoan, Josep Vallcorbaren hitzetan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno