Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoera Ipar Euskal Herrian

  • Autores: Titto Betbeder
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 60, 2006 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen: balorazioa eta proposamenak), págs. 179-187
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • 2004an, Hezkuntza Nazionaleko Ministeritza eta Pirineo-Atlantikoetako Kontseilu Orokorra engaiatu ziren, hitzarmen baten bitartez, euskararen eta euskarazko irakaskuntza eskaintzaren garatzeko eta egituratzeko hitzartze iraunkor bat helburu duen egitura amankomun batean. Hitzartze horrek kontuan hartzen ditu irakaskuntza eskaintzaren egokitzea, eskaintza horrekin beharrezkoak diren laguntza-jarraikitze neurriak, eta pedagogia mailako animatze neurriak. Euskararen Erakunde Publikoak (EEPk) bere gain du irakaskuntzari doakion egitura berezi horren kari proposatu norabideen eta hizkuntza politikako beste gaien arteko koherentziaren zaintzea. Bere misioa molde eraginkor batez eramaiteko gisan, EEPk erabaki du egoeraren azterketa zehatz bat aitzinetik egitea bi helbururekin: 1) egitura berri horren lanen abiatzeko mementoan, egoeraren azterketa zehatz baten ukaiteko. 2) hitzarmenaren izenpetzaileek eman misioaren obratzeko baitezpadakoa den tresnaren ukaiteko. EEPren lehen lana, irakaskuntza arloari dagokionez, izan da euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzaren egoeraren azterketa bat egitea. Lan hori irakaskuntza eskaintzaren lehenbiziko ikerketa da, osoki kuantitatiboa (zenbat ikastetxe den, zenbat ikasle, zenbateko ahalak emanak diren, zer bilakaera izan den denboran zehar¿). Artikulu honetan eskaintzen zaizkigu datu hauetako asko. Amaitzeko, hiru erronka nagusi azaltzen dizkigute 2006 urterako: 1) epe luzeko programazioak zehazten dituen norabideen gauzatzea; 2) datu teknikoen (ikasle kopuruak, irakasle postuak,¿) eguneratzea eta jarraitzea egitea; 3) irakaskuntzen azterketa kualitatiboa (nola antolatuak diren irakaskuntza sistemak, ahuleziak,¿) egitea eta gai horri buruzko norabideak finkatzea eta obratzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno