Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskararen erabilera eta transmisioa Olabide ikastolako eta Santo Tomas Lizeoko ikasle ohien adibidea

  • Autores: Jon Aizpurua
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 60, 2006 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen: balorazioa eta proposamenak), págs. 132-140
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Lan honen helburua bi gune soziolinguistiko desberdinetan euskararen erabilera eta familia bidezko transmisioa aztertzea izan da. Lehen hizkuntza gaztelania izanik, euskara batez ere hezkuntza-sistemaren bidez ikasi duten euskaldunek osatu zuten unibertsoa: Olabide Ikastolako ikasle izandakoen artean egin zen azterketa. Antzeko ezaugarriak dituen beste talde bat aztertzea erabaki zuten, baina gune euskaldunago batean : Donostiako Santo Tomas Lizeoko ikasle ohiak aukeratu ziren. Datu-bilketa 2004an eta 2005ean zen; elkarrizketa telefonoz egin zen, eta galdera-sorta itxia eta egituratua erabili zen. Laginaren edo unibertsoaren ezaugarriak argitasunez azaltzen dizkigu egileak atal batean: lehen hizkuntza, hizkuntza gaitasun erlatiboa, euskararen erabilera, etxeko erabilera, ... Jarraian, euskarari buruzko transmisioaren inguruko emaitzak eskaintzen dizkigu: alegia, seme-alaben lehen hizkuntza, gurasoen hizkuntza gaitasunaren arabera (bi ikastetxeetako datuak bereizita). Eta ondorioen atalarekin amaitzen da artikulua; hara bertako ideia bat: ¿Bi kolektiboetan gehiago erabiltzen da euskara hurrengo belaunaldikoekin (seme-alabekin hain zuzen) belaunaldi berekoekin baino (bikotekidearekin, neba-arrebekin eta lagunekin). Azken hauekin argi dago askoz gehiago hitz egin dezaketela euskaraz, beraz aurkitu beharko da modua ohitura hori aldatzeko eta bitartean euskararen erabilera-maila mantentzeko. Izan ere, antzematen hasi da seme-alabak hazi ahala, gutxiago erabiltzen dutela euskara euren artean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno