Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hizkuntza-ereduak aurrera begira

  • Autores: Erramun Osa
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 60, 2006 (Ejemplar dedicado a: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen: balorazioa eta proposamenak), págs. 43-54
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hizkuntza-ereduei buruzko eztabaida mahai gainean daukagun honetan, honen emaitza, besteak beste, hizkuntza-politikaren nola baita hezkuntza-politikaren oinarrizko habeei ez ezik gizarte-kohesioari ere eragiten dion heinean, kontu handiz bideratu eta hotzean aztertu beharko genukeen gaia da, besteren artean, urteetako ibilbidearen nondik norakoak ongi zedarrituz (argi-ilunak ongi definituz) eta Europan kokaturik dagoen egungo zein etorkizuneko euskal gizartearen beharrizanei zein eskakizunei erantzuten joateko bidean urrats erabakigarriak eginez. Erramun Osak artikulu honetan aztergai dituen bederatzi azpi-atalak honakoak dira: 1) Hizkuntza-ereduak: testuingurua. 2) Hizkuntza aniztasuna kontuan, elebitasuna oinarri. 3) Argi-ilunak. 4) Helburuak birdefinituz. Elebitasunetik eleaniztasunera. 5) Hizkuntza aniztasuna eta eleaniztasuna Europako testuinguruan. 6) Hizkuntza-ereduak hezkuntza politikaren markoan. 7) Hizkuntza-ereduak aldatzeko gutxienekoak. 8) Etorkizuna eraikitzen joateko habeak. 9) Halako bide bati ekiteko aurreikus litezkeen zenbait erresistentzia. Artikulua modu honetan amaitzen du egileak: ¿Ikusten denez, eskuartean daukagun eztabaida ez da nolanahikoa eta, besteren artean, hezkuntza sisteman ez ezik gure hizkuntzaren indarberritzean izan dezakeen eragina ere ez da gutxiestekoa, bihar-etzi izanen dugun gizartea bera ere baldintzatuz. Bada sasoia, beraz, nagiak astinduz, arinkeriak eta aurreiritziak baztertuz eztabaidari patxadaz nola baita seriotasunez heltzekoa.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno