Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Kooperatibismo usufruktuario kubatarrean oinarritutako hainbat iradokizun

Jabier Lertxundi

  • Jarraian garatzen den artikuluak kooperatibismo kubatarraren eredu zehatz baten gakoak azpimarratzen ditu, eta euskal ekonomia sozialean kontuan hartuz gero, oso tresna interesgarriak lortuko genituzke.

    Garrantzitsua da aipatzea kooperatibismo-eredu hau nekazaritzaren arlora soilik mugatzen dela. Horrek suposatzen du sektore ekonomiko hori salbuespena dela zentralizatutako ekonomia kubatarrean, eta kanpoko inbertsioa bilatzera zuzendutako gune irekiena dela, zeinean kudeaketa beste modu batean gauzatzen den.

    Bestelako mundu bat eraikitzearen aldeko euskal ekonomia sozialerako aplikagarriak diren elementuak eskaintzen dizkigu kooperatibismo-eredu berri honek; hala nola jabetza komunitarioa, zentralizatutako auto-gestioa, espekulazioaren jaitsiera, esku-hartze sindikala eta kokatzen den herriaren integrazio sozioekonomikoa politika nazional zein internazionalean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus