Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Paperezko oharrak

Mikel Lizaso

  • Nafarroako komunikabide euskaldunen inguruan aritu zaigu Mikel Lizaso, Nabarra aldizkariaren koordinatzailea, artikulu honetan. Bi atal ditu artikuluak. Lehenengo atalean, euskarazko nafar prentsaren inguruan hitz egiten digu, oro har. Ezaugarri nagusiak zein dituen, hedadurarik handiena non hartzen duen, ... eta horrez gain hutsunerik handienak non ikusi dituen ere aipatzen digu. Aipatutako hedabide andana horrek ez du izan elkarlanerako gaitasun handirik orain arte, bere hitzetan. Nafarroan euskarazko prentsa irla txikiez osatutako errealitate bat da. Egilearen ustez, kontua komunikatze bideak jorratzean datza, komunikazio hori izatea nahi badugu behintzat. Egilea artxipelago horren zantzuak izango dituzten harremanak eratzearen aldekoa da eta horretarako ikusten dituen bideen berri ematen digu artikuluaren lehenengo atalean. Bigarren atalean, Nabarra aldizkariaren egitasmoaren inguruan idazten du. Egitasmoaren lau zutabe nagusiak zein diren, orain arteko epeak nolakoak izan diren, zailtasunak, etab.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus