Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Nafarroa Oinez: 25 urte

  • Autores: Pello Mariñelarena
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 58, 2006 (Ejemplar dedicado a: Euskararen egoera Nafarroa garaian), págs. 101-106
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hutsetik eta erakunde ofizialen laguntzarik gabe jaio zen herri mugimenduak (ikastolak) finantza-tresna berria behar zuen eta hortik sortu ziren pixkana-pixkana ikastolen aldeko festak. Festa hauen jatorria azaldu ondoren, etenik gabe ospatu diren 25 ekitaldien berri eman digu egileak artikulu honetan. Festaren ezaugarriak sei puntutan bildu dituzte: 1-Nafarroako Ikastolen Elkartearen festa. 2-Herriaren festa herriarentzat auzolanean. 3-Euskalduntasuna. 4-Beste kulturak: elkar bizitza eta errespetua. 5-Ibiltaria. 6-Guztion proiektua. Festa hauen etorkizuna hiru aspekturen mendean ikusten dute beraiek: a) Lehena da beharra izatea eta, ondorioz, ahalegin hori egiteko prest dauden ikastolak egotea. Hori ziurtatua dago, hainbat ikastolak eskatu dutelako. b) Beste aspektu bat kalitatearena da. Xede horretarako, NIEn batzorde bat eratu da, festan hobetu beharrekoa lantzeko. c) Eta, azkenik, ez da ahaztu behar ikastolek izan behar duten eta duten erantzukizuna, euskaltzale guztien proiektua kudeatzeko. Horrenbestez, inolako zalantzarik gabe esan dezakegu: 26 ETA ASKOZ ERE GEHIAGO.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno