Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskarak Nafarroan izan duen bilakaeraren adierazle soziolinguistiko batzuk

  • Autores: Mikel Vilches, Carlos Vilches Plaza
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 58, 2006 (Ejemplar dedicado a: Euskararen egoera Nafarroa garaian), págs. 49-62
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hitz-gakoak: hizkuntz transmisioa, hizkuntza gaitasuna, ama hizkuntza, eskola sistema, jarrera, Nafarroa Artikulu honetan euskarak azken urteotan Nafarroan izan duen bilakaera aztertzen saiatu dira egileak, nahiz eta erabili dituzten datuak askotan ez diren modu berdinean bildu eta horrek konparazioa zailtzen duen. Hala ere, garbi uzten digute azterketa konparatu bat ezinbesteko baliabidea dela, iraganeko eta orainaldiko egoeratik abiatuta, etorkizunari buruz gogoeta egiteko. Eginkizun horretan zailtasunak bi aldetatik etorri zaizkie: batetik, erkidego horretan ikerketa soziolinguistikoek segidarik izan ez dutelako, eta bestetik, azkeneko urte hauetan borondate politikorik izan ez delako hizkuntza plangintzari ekin aurretik hain beharrezkoak diren egoera ezagutzeko azterlanak sustatzeko. Artikulu honetan XX. mendearen bukaeratik XXI. mendeko lehenbiziko urteak bitartean euskarak Nafarroan izan duen bilakaeraren berri emateko, hiru ardatz aztertu dituzte: batetik, nafarren hizkuntza gaitasuna, udal erroldetako datuetatik (1986 eta 1996) eta Biztanleriaren Zentsuko datuetatik (1991 eta 2001) abiatuta; bestetik, eskola sistema, matrikulazioetako datuak aztertuz (1996-2005); eta azkenik, nafarrek euskararen aurrean duten jarrera, zenbait profesional eta enpresak azken urteotan (1985-2003) egindako azterketa soziolinguistiko aipagarrienak gogora ekarriz


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno