Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Artikulua eta bokal paragogikoa Bermeoko leku-izenen corpusaren azterketatik abiatuta

Irune Allika Azpeitia

  • Artikulu honetan determinatzailea aztertu da Bermeoko leku-izenak hartuta, batzuekin zalantza izaten delako artikuluarekin erabili behar diren ala ez. Artikulua ez zen leku-izen guztietan agertzen, eta agertzen zenetan ere (baserri-izenetan, esate baterako), ez zen sistematikoa; artikulu gabeko aldaerek interferentzia egiten zuten. Beraz, artikulua ez zen leku-izen guztie-tara heldu. Gaur egun, artikulu gabeko leku-izenak dira nagusi, eta artikulua generikotasunari lotuta gelditu da.

    Kontsonantez bukatutako leku-izenetan artikulu gabeko eta artikuludun aldaerak jaso diren arren, askok badute hirugarren aldaera bat: amaieran Ðe bokala duena. Hauetariko batzuek ez dute artikuludun aldaerarik. Gaur egun, kontsonantez bukatutako leku-izenetan Ðe bokala eransteko joera zabalduta dago salbuespenak dituen arren.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus