Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hizkuntza eskubideak eta euskara hezkuntza sisteman.

Eunate Prieto Etxano

  • Liburu honetan egileak Euskal Herriko hezkuntza-sistemen gaineko ikerketa sakona burutu du, hizkuntza-eskubideetan erreparatuz. Atzera begira jarri, egungo egoera aztertu eta etorkizunari begira, proposamenak aurkezten dizkigu egileak. Honetara, hizkuntza aldetik, nolakoa izan beharko litzatekeen etorkizuneko Euskal Herria eta zein izan beharko litzatekeen hezkuntza-sistemaren norabidea hausnartzen du, beti ere oinarritzat zera hartuz: hezkuntza-sistema, herritarron hizkuntza integratzeko tresna eraginkorra bilakatu behar dela, euskal gizartearen aniztasuna eta gizartearen hizkuntza kohesioa uztartuz. Egilearen arabera, hezkuntza eta hizkuntza ez-normalizatuen arteko harremanak norabide bi ditu. Batetik, hezkuntza, hizkuntza-eskubideen objektu da; bestetik, hezkuntza-sistemaren bitartez hizkuntza-eskubideak ¿erabilera zein ezagutza eskubideak¿ eraginkor bihurtuko dira. Euskara, hizkuntza gutxitua da bere lurraldean. Hizkuntza ez-normalizatuen kasuan hezkuntza-sistemak berebiziko garrantzia hartzen du hizkuntzaren ezagutza orokortzeko baliabide gisa, baita prestakuntza eskaintzeko ere, hizkuntzaren komunikazio-funtzioa gizarte esparru guztietan zabaltzearren.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus