Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Globalización, ampliación de la Unión Europea y consecuencias para la localización de las empresas multinacionales

Rajneesh Narula

  • Europar Batasunera (EB) sartu berri diren herrialde askoren ustez, integrazioaren ondorioz zuzeneko inbertsio atzerritarra (ZIA) nabarmen areagotuko da. Aldi berean, EBko beste kide periferiko batzuk, hala nola Espainia eta Portugal, kezkatuta daude inbertsio hori kide berri horietara zuzenduko delako aukerarengatik. Nire iritziz, kide berriek ez dute espero behar EBra lehenago sartu ziren ekonomiek lortu zuten inbertsio fluxuen gorakada bera jasotzea. Bi herrialde multzo horiek ezin dute beren garapenerako estrategia fluxu horien balizko gauzatzean, modu pasibo batean, oinarritu. Konfiantza kostu txikietan eta bestelako abantaila «orokorretan», hala nola azpiegituretan, jartzea ikuskera motzekoa da mundu globalizatu batean. ZIA erakartzeko, estrategia orokor bat adostu behar da, funts horiek herrialdean bertan erabiltzeko ahalmena garatzeko eta kokatzearen abantailen kalitatea hobetzeko, zeren inbertsio horiek erakartzeko orduan herrialde hauen lehiakideak ez baitira Europako gainontzeko herrialdeak bakarrik, munduko beste eremuetakoak ere, bereziki Asiakoak, lehiakide zuzenak direlako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus