Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Minbizi-zelulak oztopatzen

Garazi Andonegi Beristain

  • Odol-hodietan, minbizi-zelulen zirkulazioa metastasiaren eragile izaten da maiz. Minbizi-zelula horiek zelula osasuntsuak kutsatzen dituzte, eta gaitza gorputz osora zabaltzen da. Horixe da minbiziaren arriskurik larriena, metastasia. Hori gerta ez dadin, Donostiako Kimika Fakultateko ikerketa-talde batek zelula horien arteko loturak aztertzen ditu.

    Zelulen arteko lotura horietan parte hartzen duten proteinak aztertzen dituzte, hain zuzen ere. Proteina horiek minbizi-zelulen eta zelula osasuntsuen arteko lotura ahalbidetzen dute. Hainbat proteina-mota daude eta horietan guztietan gune aktibo bakarra dutenak aukeratzen dituzte ikertzaileek. Gune hori blokeatzen bada, minbizi-zelula ez da gai izango proteina horren bidez zelula osasuntsu bati lotzeko. Horrela, minbizia zabaltzeko bide hori, behintzat, oztopatzen da.

    Lehenengo egitekoa, beraz, hautatutako proteina horien egitura aztertzea da. Horretarako, ordenagailuak erabiltzen dituzte, proteinak molekula erraldoiak baitira. Egitura hori nolakoa den ezagutu ondoren, eta leku aktiboaren ezaugarriak jakinda, leku aktiboa blokeatuko duen molekula txiki berri bat diseinatzeari ekiten diote.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus