Azken urteotan, gizarte postindustrialetan hedatzen ari bide den borondate demokratiko eskasaren haritik Ñbatez ere demokrazia ordezka-tzailearen oinarri eta prozesuetanÑ, erakundeak demokratikoki eraberritzea behar-beharrezko bihurtu da Europan. Eta horrek, besteak beste, herritarren partaidetzarako esperientziak hedatzea ekarri du. Ikertutako herrialdeetan esperientzia horiek berriak ez badira ere, beldurrik gabe esan dezakegu orokortzen ari direla eta, zenbait kasutan, instituzionalizatzen, Alemanian, Frantzian, Erresuma Batuan eta Espainian, kasu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados