Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Etorkinak eta Hizkuntza-ereduak

  • Autores: Mario Zapata
  • Localización: Soziologiazko Euskal Koadernoak = Cuadernos Sociológicos Vascos, ISSN 1575-7005, Nº. 20, 2006 (Ejemplar dedicado a: Etorkinak eta Hizkuntza-ereduak), págs. 1-107
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Immigrazioa gurean puri-purian dagoen garai hauetan, immigrazioa eta euskararen normalizazio rozesua uztartzen duen azterketa argitara eman nahi izan dugu.

      2005. urtean Kontseiluak eta EAEko Hezkuntza Sailak hitzartutako Ikasle etorkinak murgiltze ereduetara erakartzeko egitasmo barruan, liburu honen egileak hemen aurkezten dugun azterketa burutu zuen.

      Lan honetan etorkinen seme-alaben matrikulazioaren inguruko azterketa sakona egiten da.

      Liburu honen ataletan azterketa maila ezberdinak aurki daitezke: kuantitatiboa, kualitatiboa, komunikatiboa...

      Estatuz kanpoko immigrazio datu orokorretatik abiaturik, etorkin horien seme-alaben matrikulazio datu ugari eskaintzen dira, baita datu horien inguruko interpretazioa ere. Egileak aitortzen duenez, Nafarroa zein Iparraldearen inguruko datu zehatzik ezean, baina, azterketak EAEko datuetan soilik sakondu ahal izan ditu.

      Bestetik, lan honetan administrazioaren egitura zein arau markoaren azterketa egiten da:

      immigrazio politika, hizkuntz politika zein hezkuntza sistema aztertu eta gai horrekin loturiko hutsuneak detektatzen saiatu.

      Beharbada lan honen ekarpenik garrantzitsuenetarikoa azterketaren alde kualitatiboan dugu.

      Izan ere, etorkinen hizkuntza-ereduaren hautuan eragiten duten faktoreak mahai gainean jarri eta horietan sakontzen da. Hezkuntzaren eremutik haratago, egileak gaia ikuspegi soziologikotik ikertzen du, eta ziur aski orain arte horren inguruan egin den azterketarik zabalena eta sakonena ekartzen digu


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno