Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskara dela eta... neskek zer diote?

  • Autores: Jone Miren Hernández García
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 53, 2004 (Ejemplar dedicado a: Euskararen erabileraren bilakaera: azken ikerketen argitan), págs. 79-95
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hizkuntzaren (euskararen) eta generoaren ikuspuntuak ez dute izan garrantzizko harremanik orain artean gurean. Dena dela, gaur arlo horretan aurrerapausoak emateko oinarriak badaudela irizten dio Jone Miren Hernandezek, eta hori ziurtatzeko arrazoiak azaltzen dizkigu artikulu honetan. Hizkuntzaren eta generoaren arteko lotura landuko duen korrontea da faltan somatzen dena; bien arteko zubia, hain zuzen ere. Emakumeek gizartean modan dauden joerak erreproduzitzen dituztenaren usteari jarraituz, nesken hizkuntz jokaera gizarte osoarenaren termometrotzat hartu izan da. Ikuspegi horretaz gain, emakumeen hizkuntz jokabidearen inguruan garatutako beste bi ideia azaltzen dizkigu egileak: ama-hizkuntza eta prestigioa. Gaiari sakontasunez heltzeko emakumeek eta gizonek estatusari heltzeko dituzten aukerak ikertu behar dira. Eta horretarako gazteen munduan sartzea bereziki baliagarria izan daiteke. Orduan konturatu gaitezke zein ezberdinak diren neskek eta mutilek beraien identitatea eraikitzeko erabiltzen dituzten tresnak eta bitartekoak. Artikulu honetan azaltzen den moduan, azken urteotan euskararen eta emakumeen arteko harremanen inguruan zenbait kezka agertu dira. Hortik abiatuta bidean azaldu diren galderak, hipotesiak, teoriak eta abar zabaldu beharko lirateke, egun euskara dela eta garatzen ari diren esparru ezberdinetara. Horrela, emakumeen eta gizonen hizkuntza jokaeraren inguruko galderak azaleratzen eta zabaltzen lagunduko genuke.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno