Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskararen erabilera azaltzeko eredu psikosoziala

  • Autores: Iñaki García Fernandez
  • Localización: Bat: Soziolinguistika aldizkaria, ISSN 1130-8435, Nº. 53, 2004 (Ejemplar dedicado a: Euskararen erabileraren bilakaera: azken ikerketen argitan), págs. 69-77
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Nola sustatu daiteke erabilera? Nola eragin gizatalde jakin bat(zu)ek egoera jakin batean euskara ¿erabil¿ deza(te)n? ... Galdera hauetatik eta antzekoetatik abiatuta osatu zuen Pablo Suberbiolak Topagunearen IV. Jardunaldietarako hitzaldia, eta han esandakoak dira hemen bildu ditugunak. Gero eta euskaldun gehiago gara, baina euskaldun horietatik gero eta gehiago dira gaztelaniaz euskaraz baina hobeto moldatzen direnak. Puntu hau funtsezkoa da erabilerari begira. Euskararen normalizazioa prozesu orokor bat bezala hartuta, ondorengo bi kontuok dira egilearen iritziz datozen urteetan bereziki ikertu eta landu beharrekoak erabileran aurreratu ahal izateko. BAT: Zein bide ditugu eta zeintzuk sor ditzakegu ¿nahiko ongi¿ hitz egin eta ulertzera iritsi diren hiztunak ¿oso ongi¿ hitz egitera hel daitezen? BI: Euskarazko ezagutza nahikoa baina gaztelerazko ohitura dagoen egoeretan nola eragin edo nola erraztu hizkuntz aldaketa? Eraginkorrak izango diren jarrerak definitzeko eta zabaltzeko, neurri egokiak hartzeko, dinamika positiboak eragiteko, ezinbestekoa da aurrerantzean prozesu hauek guztiak gehiago ikertzea, ezagutzea, eta arrakastatsuak edo eredugarriak diren esperientziak zabaltzea hizkuntz normalizazio lanetan ari direnen artean. Datozen urteetan euskararen erabileran aurrera egingo bada, bereziki zaindu beharrekoa izango da gabezi guztiotarako baliagarriak izango diren erantzun praktikoak diseinatzea, ikertzea, eta eredu izan daitezkeenak zabaltzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno