Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Gradu-amaierako lana Hematologia Zerbitzuan

  • Autores: Izaskun Ceberio Etxetxipia
  • Localización: Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria, ISSN-e 2530-9412, Vol. 9, Nº. Extra 2, 2025 (Ejemplar dedicado a: IV. Osasunaldia: osasun-zientzietako gradu amaierako lanen 4. jardunaldia), págs. 7-7
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Urtean bina gradu-amaierako lan zuzentzeko aukera ematen dugu Jose Ramon Furundarena Salsa-mendi eta Izaskun Zeberio Etxetxipia irakasleok, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Hematologia Zer-bitzuan.Bosgarren ikasturteko ikasleek gradu-amaierako lana egiteko eskaera egin ondoren, bilera bat egiten dugu kurtso bukaeran. Urte horretan lau eskaera baino gehiago badaude, gaien eta interesaren ara-bera, zein lau ikaslerekin egitea adosten dugu. Adostasunik ez balego, zozketaz aukeratuko genituzke gradu-amaiera lana Hematologian egiteko lau ikasleak.Jose Ramon Furundarenak laborategiko gaietan edota hematologia ez onkologikoan oinarrituriko gradu-amaierako lanak proposatzen ditu; alegia, diagnostikoa, hemostasia eta odol-bankua sailetako gaiak.Izaskun Zeberiok, aldiz, hematología onkologikoko gaiak jorratzen ditu; alegia, leuzemiak, sindrome mielodisplasikoa, linfomak, mielomak, transplante hematopoietikoa eta terapia zelularrari dagozkion proiektuak.Gradu-amaierako lanak garatzeko moduak anitzak izan daitezke eta ikasleekin adosten dira: errebisio bibliografikoak, patología hematologikoa duten Donostia Ospitaleko paziente-multzoen azterketa, asistentzia-protokoloen azterketa eta proposamenak, pazienteentzat informazio materiala, eta abar.Ikasturte hasieran kronograma bat adosten da eta, gutxienenez, hilean behin koordinazio bilera bat egiten da ikasle bakoitzarekin.Horretaz gain, lanaren eta ikaslearen arabera, lana osatzeko koordinazio bilerak egiten dira.Lanen emaitzak hematologia-biltzarren batean eta Hematologia Zerbitzuan aurkezteko aukera ema-ten zaie ikasleei.Emaitzez gain, garrantzi handia ematen diogu ikasleek prozesuan zehar egiten duten bideari eta dau-katen jarrera eta sormenari.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno