Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Euskara-txinera: hizkuntza-aniztasunaren kolore aberatsak

    1. [1] Gizarte Hezitzailea
    2. [2] EHUko Hezkuntza, Filosofia eta
  • Localización: Hizpide: helduen euskalduntzearen aldizkaria, ISSN-e 2530-3287, ISSN 1136-5714, Año 43, Nº. 105, 2025
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Piktogramen bidez mandarin-txineraren eta euskararen arteko zubiak eraikitzeko baliabide bat aurkeztuko da artikulu honetan. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jatorri txinatarra duten pertsonak 6.000 inguru dira, eta mandarin-txinera da batzuen lehen hizkuntza. Pertsona horien arteko zenbait gurasoak dira eta beste zenbait eskoletako ikasleak. Batetik, gurasoek euskara ikastearen aukera egin dezakete seme-alabei ikasprozesuan laguntzeko. Bestetik, ikasle hauen lehen hizkuntza txinera bada, jakina da horretan oinarritzeak edo herentzia-hizkuntza babesteak mesede egiten diola hizkuntza gehigarriak ikasteari. Halaber, piktogrametan oinarritutako materialek aukerak eskaintzen dituzte irisgarritasun kognitiboa ahalbidetuz ikasteko. Hau honela, piktogramez sorturiko baliabideak erabiltzen dira derrigorrezko eskolatzean, ordezko sistemetako bat direlako eta horretarako protokoloa abian delako. Artikulu honetan, Euskal Herrian dauden txinatar pertsonen datuak eta eskola-familia-komunitatearen arteko harremanen gaia azaldu ondoren, mandarin-txineraren ezaugarriak eta hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztuko dira. Gero, piktogramek ikas-irakaskuntzarako duten balioa erakutsiko da eta sorturiko baliabidea (mandarin-txineraz eta euskaraz 21 ataletan sailkatutako 686 piktograma) zertan datzan eta nola sortu den argituko da. Azkenik, ondorioak eta erreferentziak daude.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno