Aluminioaren berotako estanpazioa prozesu berritzailea da. Material honek dituenpropietateen ondorioz, oso erakargarria bihurtzen du industria munduko hainbat aplikazioetarako.Hala ere, konformagarritasun baxua dela medio, zailtasunak erakusten ditu konformatzerako orduan.Honen ondorioz, aluminioa ahalik eta bigunen egotea komenigarria da konformatzerako momentuan,prozesuaren bidegarritasuna bermatzeko. Hau horrela izan dadin, solubilizazio tratamendu bataplikatzen da labean, honen ostean tenplaketa baten bidez aluminioa egoera horretan konformatzeko.Solubilizazio denbora hau, kritikoa da aluminioaren amaierako propietateetan eta prozesu berarenproduktibitatean eragina du.Ahalik eta azterketa zehatzena egite aldera, estanpazio prozesua simulatzen duen simulagailu batdiseinatu eta fabrikatu da. Simulagailu honek, prozesuko fase ezberdinak simulatzen ditu, argiinfragorri bat eta zilindro bidez eragindako bi estanpen bitartez.Lan honekin, solubilizazio denborak AA7075 aluminioaren amaierako propietateetan duen eraginhau aztertu da solubilizazio ondorengo tratamendu ezberdinak kontuan izanik: alde batetik T6egoerara eramanez, eta baita T4-ra ere. Honez gain, W-Temper egoeran materiala deformatzeakamaieran izan dezaken eragina ere aztertu da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados