Andrea González Aldazabal, Francisco Javier Goikolea Ugarte, Edurne Alonso Arana
Sarrera: Pembrolizumab melanomaren tratamendurako immunoterapia estandar bihurtu da. Melanoma metastasikorako farmako horren erabilera orokortzen ari da, saiakuntza klinikoetan emaitza onuragarriak erakutsi dituelarik.
Helburuak: Barrualde-Galdakao ESIko melanoma metastasikodun pazienteen pembrolizumab-aren eraginkortasun- eta segurtasun-emaitzak aztertu eta KEYNOTE-006 saiakuntza klinikoarekin konparatzea.
Metodoak: Azterketa obserbazionala, deskribatzailea eta erretrospektiboa egin da, Barrualde-Galdakao ESIko eguneko ospitalean 2017tik 2023ra bitartean pembrolizumab farmakoarekin tratatutako melanoma metastasikoa duten pazienteen historia klinikoen berrikuspenaren bidez osatua. Pazienteen jarraipena heriotzara arte edo azterlana itxi arte egin da, hainbat aldagairen analisi estatistikoa eginez. Ondoren, aldagaiei buruzko datuak KEYNOTE-006 saiakuntza klinikoarekin konparatu dira.
Emaitzak: 32 paziente ebaluatu dira. Progresiorik gabeko biziraupena 6 hilabetera % 68,8koa izan zen azterlanerako eta % 46,4koa KEYNOTE-006 saiakuntza klinikorako eta biziraupen-tasak 12 hilabetera % 71,9 eta % 68,4, hurrenez hurren. Azterlanean pazienteen % 15,6k erantzun osoa izan zuen eta % 28,1ek erantzun partziala 14 hilabeteko jarraipen-medianaren ondoren. Saikuntza klinikoaren kasuan % 6k erantzun osoa eta % 27k erantzun partziala izan zuen 7,9 hilabeteko jarraipen-medianaren ondoren. Tratamenduarekin erlazionatutako eragin desiragaitz larrien tasak eta eraginkortasuna antzekoak izan ziren bi taldeetan, nahiz eta azterlanean edozein gradutako eragin desiragaitz gehiago izan ziren. Desberdintasunak laginaren tamaina txikiagatik dira neurri handi batean.
Ondorioak: Datuek berresten dute melanoma metastasikodun pazienteetan pembrolizumab farmakoa aukera terapeutiko eraginkorra eta egokia izan daitekeela. Farmakoak emaitza onuragarriak dituela erakutsi du, kimioterapia erabat ordezkatuz eta estandar bihurtuz.
Introduction: Immunotherapy has become standard for the treatment of melanoma, showing benefit over chemotherapy. The use of pembrolizumab drug for metastatic melanoma is becoming widespread, showing beneficial results in clinical trials.
Objectives: Analyze the efficacy and safety results of pembrolizumab in metastatic melanoma patients at Barrualde-Galdakao ESI and compare them to the KEYNOTE-006 clinical trial.
Methods: This is an observational, descriptive and retrospective review of the medical records of patients with metastatic melanoma treated with pembrolizumab in the OSI Barrualde-Galdakao Day Hospital between April 2017 and April 2023. Patients have been monitored until death or the study has been closed and various variables have been collected through statistical analysis. The variables are then compared to the KEYNOTE-006 clinical trial.
Results: 32 patients were evaluated. Survival without progression was 68.8% for study and 46.4% for clinical trial KEYNOTE-006 and survival rates at 12 months, 71.9% and 68.4%, respectively. In the study, 15.6% of patients had a full response and 28.1% had a partial response after 14 months of follow-up. In the case of clinical trials, 6% had a full response and 27% had a partial response after 7.9 months of follow-up. The rates and effectiveness of severe undesirable effects associated with treatment were similar in both groups, although the study showed more undesirable effects of any degree. The differences are largely due to the small size of the sample.
Conclusions: The data confirm that pembrolizumab can be an effective and appropriate therapeutic option in metastatic melanoma patients. The drug has shown beneficial results, causing it to completely replace chemotherapy and become standard.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados