Immigrazioak herritartasunarekin, nazioarekin eta estatuarekin lotura zuzena du, eta agerian uzten du kategoria horien izaera eraikia. Hortik abiatuta, immigrazioak Euskal Herrian duen eragina aztertzen da. Lehenik, bertara iritsitako migrazio-prozesuak aipatzen dira, EuskalHerriko gizartearen egungo osaera immigrazioaren ondorio baita, hein handi batean. Ondoren, Euskal Herria estatu bilakatu nahi duen mugimenduak, abertzaletasunak, Euskal Herrira heldutako migrazio-fluxuen aurrean garatutako ildoa aztertzen da, jarrera horiek euskal herritartasunaren definizioaren bilakaeran funtsezkoak izan baitira. Amaitzeko, etamultikulturalismoaz ohar batzuk eman ostean, Euskal Estatua sortzeak auzi honetan izanditzakeen ekarpenak eta ebatzi beharreko gaiak aipatzen dira.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados