Mondragón, España
Zientzia eta industria arloetan prozesu simulazio eta modelizazioak ondoezarritako tresnak dira. Ikerkuntzan, solidotzean ematen diren fenomenoak ezagutu eta ulertzealdera, zehaztapen handiko konputazio luze eta intentsiboetara jotzen da. Fase-Eremu, AutomataZelular edo Dinamika Molekularrak bezalako teknikak erabiltzen dira. Industria alorrean aldiz,galdaketa simulazioek piezen diseinua hobetu eta produkzio kostuen murrizketan laguntzen dute.Gaur egun makro deritzon eskalan burutzen dira kalkulu hauek, hots, mm eta m arteko eskalan.Zientzian ez bezala, erabiltzaileen trebakuntza eta ezagutza urriagoa denez, ahal bezain konputazioerraz, zehatz eta azkarrenak hobesten dira.Lan honetan simulazio eta zenbakizko metodoen eguneratzea egingo da. Teknika desberdinakaipatu eta egungo joeren berri emango da.Azkenik eta industria ikuspegitik, galdaketa simulazioetan mikroegitura deskribatzeko eredubat proposatzen da. Funtzio analitiko eta termodinamika datu-baseak baliatuz AZ91E Mgaleaziozko pieza baten fase banaketa, aleazio elementuen segregazioa eta hozte kurbak ematen diraemaitza modura.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados