Dentsitate altuko polietilenoaren pirolisi jarraitua bi etapetan burutu da, hots, iturriohantze konikoko erreaktorean pirolisi termikoa (500 ºC) eta lorturiko produktuen crackingkatalitikoa lerroan (500 ºC eta 8 gcat min gHDPE-1). HZSM-5 zeolita (SiO2/Al2O3 erlazioa 30, 80 eta280) oinarri duten hiru katalizatzaile desberdin prestatu dira, bentonita (% 30) eta alumina (% 45)aglomeratzaile gisa erabiliz. Katalizatzaileen propietate fisiko (azalera espezifikoa, poroenbatazbesteko diametroa eta poro tamainaren distribuzioa) eta azidoak (azidotasun totala, indarazidoa eta indar azidoaren distribuzioa) neurtu dira, N2 eta NH3-aren adsortzio-desortzioaren bidez,hurrenez hurren. HZSM-5 katalizatzaileak ezkoak krakeatzeko duen aktibitatea hidrokarburoarinagoetan eta olefina arinenganako selektibitatea neurtu ahal izan dira. Katalizatzailearenazidotasuna handitzean (SiO2/Al2O3 erlazioa 30>80>280) konposatu astunak krakeatzeko ahalmenahanditzen da, SiO2/Al2O3 erlazioa 30 duen zeolitarekin % 58ko olefina arinen etekina lortuz.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados