Leioa, España
Lan honetan, aztarna molekularra duten polimeroak (MIP) sortu dira masa etaminiemultsio polimerizazioaren bidez. Propranolola, nerbio sistemaren beta-blokeatzaile bat, erabilida aztarna molekula bezala. Masa polimerizazioz eginiko MIP-etan azido metakrilikoa (MAA) izanda hautatutako monomero funtzionala eta metakrilato talde funtzionala duten kate luzeeraezberdineko bi monomero sareatzaile, hexadezildimetakrilato (HDDMA) eta polietilenglikoldimetakrilato (PEGDMA), erabili dira etilenglikoldimetakrilatoarekin (EGDMA) sortutako MIPekinalderatzeko. Bestalde polimerizagarri diren bi talde ezberdinez osatua dagoen alilmetakrilatoaren (AMA) eragina neurtu da. Miniemultsio MIP-eri dagokienez azido trifluorometakrilatoa (TFMAA) hautatu da monomero funtzional bezala eta HDDMA eta AMA erabili diramonomero sareatzaile bezala. Erauzketak AcOH/MeOH/H2O, AcOH/MeOH eta MeOHdisolbatzaile ezberdinekin eman dira. Ezagutza experimentuei dagokionez, radioligandoen detekzioesperimentuak erabili dira L-[4-3H]- Propranolol, (9.25 MBq, 250 μCi) soluzioaren 0,5 ml gehitudirenean MIP-en 10 mg/ml eta 0,039 mg/ml tarteko kontzentrazio ezberdinez osatutako saiodietan.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados