Mondragón, España
Hortz-inplante funtzional eta arrakastatsu bat lortzeko premiazkoa da inplantehezurintegrazio egoki bat lortzea. Gainazalaren zimurtasuna eragile erabakigarria da prozesuhonetan, eta beraz, honen karakterizazio egokia egitea funtsezkoa da. Gainazal topografia hirumailatan sailkatu daiteke: forma, uhindura eta zimurtasuna. Hori dela eta, zimurtasunarenkarakterizazioak aldez aurretik datuak prozesatzea eskatzen du. 2Dko karakterizazioari dagokionez,estandar nazional eta internazionalak daude prozesaketa honen parametroak zehazteko. 3Dkoestandarrak berriz, garapen fasean daude gaur egun. Testuinguru honetan kokaturik, datuenprozesaketan parte hartzen duten parametroek (iragazki-mota, cut-off tamaina …) 3Dko parametrotopografikoen balioetan duten eraginaren analisi bat burutu da. Analisi honen bidez, hortzinplanteentopografiaren 3Dko karakterizazio kuantitatiboa hobetzeko lehen urratsak eman dira.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados