Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Fase-transformazioaren analisia niobio eta niobio-molibdeno altzairu mikroaleatuetan

    1. [1] CEIT eta Tecnun (Nafarroako Unibertsitatea)
  • Localización: Materialen Zientzia eta Teknologiaren I. Kongresua / coord. por Idoia Urrutibeascoa, 2012, ISBN 84-615-8302-7, págs. 24-29
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Ikerketa honen helburu nagusia, Mo-aren gehikuntzak eta transformazio aurretikoaustenitan metatutako deformazioak, Nb-rekin mikroaleatutako altzairuetan duen eragina aztertzeada. Era honetan, Nb eta Mo kantitate ezberdinetako altzairuak izanik, dilatometriako saiakuntzakburutu dira. Austenitaren egokitzapenaren efektua ebaluatzeko, ziklo termomekaniko ezberdinakaplikatu dira, hasierako bi austenita-egitura lortzeko asmoarekin: austenita birkristaldua etaaustenita deformatua. Aipatutako dilatometriako saiakuntzak abiapuntutzat harturik, CCT (HozteJarraituko Diagrama, Continuous Cooling Transformation Diagram) diagramak eraiki dira, altzairueta austenita-egoera ezberdinentzat. Honetaz gain, bobinaketaren zikloa simulatzeko garaian,baldintza isotermoak kontuan izan dira. Ildo honetan, mikroegitura guztien karakterizazio sakonaburutu da, karakterizazio-teknika ezberdinez baliatuz: Mikroskopia Optikoa eta EskanerrezkoMikroskopio Elektronikoa (SEM eta FEGSEM). Azkenik, EBSD (Atzera Barreiatutako ElektroienDifrakzioa, Electron Backscattered Diffraction) teknikaren bidez, angelu baxu eta altuko ale-mugeidagozkien unitate-tamainak lortu dira, erresistentzia eta zailtasun propietateen joerak aztertzekoorduan, unitate-tamainak erabakigarriak direlako.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno