Leioa, España
ASTM G148 eta ISO 17081 estandarrek hidrogenoaren iragazkortasun saiakuntzak deskribatzendituzte, Devanathan-Stachursky zelulak erabilita. Hala ere, aldagai batzuk ez daude ezarrita; haien artean,disolbatutako oxigenoaren edukia. Lan honetan, NaOH elektrolitoan murgildutako 18CrNiMo7-6 altzairuzkolaginetan oxigeno edukiak daukan eragina ikertu dugu. Alde batetik, erredukzioko polarizazioak egin ditugu.Bestetik, iragazkortasun saiakuntzan, kargatzeko zelulan oxigeno edukia aldatu eta bai iragazkortasunkorrontea, bai sarreran ezarritako potentziala neurtu ditugu. Gure saiakuntzetan, aukeratutako baldintzekin, ezdugu ezberdintasunik aurkitu.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados