Leioa, España
Polimero makroziklikoak sintetizatzeko estrategia berriak bilatzea da gaur egun polimeroen kimikaren helburunagusietako bat, beste topologia batzuekin alderatuta dituzten propietate fisiko eta kimiko bereziengatik. Lanhonetan, polieter ziklikoak sortzeko erabiltzen den eraztun hedapen polimerizazio zwitterioniko (ZREP)erreakzioaren azterketa teorikoa aurkezten dugu, ordezkatzaile bakarreko epoxido monomeroetatik abiatuz etaB(C6F5)3 katalizatzaile gisa erabiliz. Lehenik eta behin, erreakzio mekanismoa karakterizatu dugu gunenukleozale bakarra (epoxidoaren oxigenoa) duten monomeroetarako, hainbat aldagai kontuan hartuta, halanola ordezkatzaileen izaera elektrohartzailea (EWG) eta elektroemalea (EDG), katalizatzailea etadisolbatzailea, eta horien eragina zinetikan, termodinamikan eta erreakzioaren erregioselektibitatean. Gureemaitzen arabera, hedapenaren lehen urratsa da langa zinetiko handiena duena hedapen pausoan, erreakzioarenpauso mugatzailea bihurtuz ia kasu guztietan. Ondoren, monomero jakin eta esperimentalki interesgarri bataztertu dugu, glizidola, bi gune nukleozale (epoxidoaren eta hidroxilo taldearen oxigenoak) eta guneelektrozale bat (hidroxiloaren oxigenoa) dituena, erreakzioa askoz konplexuago bilakatuz, sortzen direnerreakzio bide ezberdinen ondorioz. Kasu honetan, Lewis base (LB) ezberdinen eragina ere aztertu dugu,polimerizazioan duen eragina ikusteko.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados