Mondragón, España
Ti-6Al-4V aeronautika industrian, energia sorkuntzan eta bioingeniaritzan asko erabiltzen denmateriala da, eskaintzen duen dentsitate baxuagatik, korrosioarekiko erresistentzia altuagatik eta propietatemekaniko bikainengatik. Beroko mailu-forjaketa errendimendu handiko titaniozko osagaiak ekoiztekofabrikazio prozesu erabilienetakoa da. Jakina da forjaketa prozesuaren eta osteko tratamendu termikoarenparametroek fabrikatutako osagaiaren mikroegituran eragin handia dutela, eta ondorioz, baita amaierakopiezen propietate mekanikoetan. Ti-6Al-4V titanio aleazioak tenperaturaren menpeko alfa-beta mikroegiturabikoitza du, beta-transus tenperaturaren (995ºC) gainetik edo azpitik forjatzeak amaierako mikroegituraneragin handia duelarik. Hori dela eta, Ti-6Al-4V titanio aleazioaren forjaketa eta tratamendu termikoaoptimizatzea oso garrantzitsua da propietate mekaniko altutako osagaiak fabrikatzeko. Lan honetan, laborategieskalako abiadura handiko mailu bat erabili da titanio aleazio honen portaera mekanikoa eta lortutakomikroegitura aztertzeko forjaketa tenperaturaren menpe. Horrela, forjaketa-baldintza optimoak zehaztu diraTi-6Al-4V titanio aleaziozko osagaiak propietate mekaniko egokiekin fabrikatu ahal izateko.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados