Mondragón, España
Gaur egun, giro tenperaturan egiten den ebaketa zehatzeko prozesuan, elastikotasun-muga(Rp0,2) txikia, trakzio erresistentzia (Rm) txikia, eta luzapen (A%) handia duten altzairuak erabili ohi dira.Dena dela, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko asmoz, autoetako osagaien masa murrizteko,erresistentzia altuko altzairuen erabilera nabarmen hazi da azken urteotan. Erresistentzia altuko altzairuak, girotenperaturako ebaketa zehatz bidez moztea oso konplexua da, beraz, alternatiba gisa, beroko ebaketa zehatzagaratzea du helburu honako ikerketa-lanak, altzairu hauen konformagarritasuna handitu eta hauskortasunagutxitzeko asmoz. Helburu nagusi hau aurrera eramateko lehen urratsa, 8 mm-ko lodieradun S700MCerresistentzia altuko altzairuaren portaera mekanikoaren karakterizazio esperimentala eta modelizazioaaurkezten da ondorengo artikuluan. Ikerketa honek, zenbakizko simulazio bidez, xaflaren tenperaturakebaketa-indarrean duen eragina zenbatesteko balio izan du.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados