Mondragón, España
Bilbao, España
Anisotropia norabidearen arabera propietate mekanikoen aldaketan datza, eta metalezko xaflakeraldatzeko prozesuak aztertzeko eta modelatzeko garaian kontuan izan beharreko propietate garrantzitsua da.Azterlan honek 5 mm-ko lodierako Duplex 2205 altzairu herdoilgaitzaren xafla baten portaera anisotropoarenkarakterizazioa eta modelizazioa aurkezten du. Ijezketa norabidearekiko orientazio eta tentsio egoeraezberdinetan entsegu esperimentalak egin dira. Lortutako emaitzak baliagarriak izan dira hainbat ereduanisotropo kalibratzeko eta alderatzeko, esperimentalki ikusitako materialaren portaerari hobekien egokitzendena hautatuz. Eredu anisotropo ezberdinen errendimendua konparatu ostean, BBC2005 ereduak materialarenportaera anisotropoaren irudikapen zehatza eskaintzen duela frogatu da.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados