Mondragón, España
Ingurumen kutsadura gutxitze aldera ibilgailuen pisu murrizketa oinarrizko lehentasunabihurtu da automobilgintza sektorean. Sektore honetan erresistentzia altuko altzairuak erabiltzen diren arren,erresistentzia altuko aluminio aleazioak ere erabiltzen hasiak dira, beraien gogortasun espezifiko altua osoezaugarri interesgarria baita. Aluminio aleazioen konformatzeko gaitasun eskasa buruhauste handia daibilgailu ekoizleentzat. Erronka teknologiko honi aurre egiteko irtenbiderik aproposena jada ezaguna denberoko estanpazio prozesua erabiltzea da. Hala ere, termikoki gogorgarriak diren aluminio aleazioen ziklotermikoa eta altzairuzkoenak guztiz ezberdinak dira, tenperatura kritikoak, denborak eta gogortzemekanismoak ezberdinak baitira. Zoritxarrez, aluminioen berotako estanpazio teknologiak ez daude guztizfinkatuak, ez dira intentsiboki erabiliak izan automozio piezen ekoizpen masiborako eta ez dira ikertu hauenindustrializazioa eta propietateen aurreikuspenak.Hortaz, ikerketa lan honetako lehendabiziko urratsa AA6082-T6 eta AA7075-T6 materialak termo-fisikoki etaerreologikoki karakterizatzea izan da. Ondoren, tratamendu termiko eta fabrikazio aldagaiek materialarenpropietate mekanikoetan duten eragina aztertu da, eskuratutako ezagutzarekin prozesu optimoaren ezaugarriakzehaztu direlarik. Gainera, ikerketa lan honetako datu esperimentalak modelo termiko ezagunak hobetzeko etakalibratzeko erabili dira, honela aztertutako aleazioen propietate mekanikoak zenbakizko kalkuluekinaurreikustea ahalbideratu delarik. Azkenik, froga semi-industrialak egin dira benetako automozioko piezakfabrikatuz, horrela ikertutako aluminio aleazioen propietateen aurreikuspenerako modeloa balioztatu delarik.Hori egiteko, fabrikatutako piezen propietate mekanikoak aztertu dira tenple denbora ezberdinen aurrean.Ikerketa lan honetan berotan estanpatutako aluminio aleazio piezek industrializatzeko eta altzairuaordezkatzeko bideragarriak direla ondorioztatu da hainbat alderditan. Emaitzen arabera, berotako estanpaziolerro baten produkzioa %70a handitu daiteke aluminioa altzairuaren ordez erabiliz, aluminio piezak 0.5segundotan tenplatzen baitira.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados