Leioa, España
Literaturak alde guztietatik inguratzen gaituen gizarte batean bizi gara. Hori horrela izatearen kontzientzia, ordea, ez dago gizartea osatzen dugun pertsona ororen burutan. Horregatik, literaturari ez zaio funtzio sozial zehatzik ematen, entretenitzeko eta plazererako balioa soilik esleitzen zaio. Edonola ere, litera- tura ezinbestekoa da kritikotasuna garatzeko, pertsona bezala hobeak izateko balio digu. Ilustrazioak ere literaturaren parte izanik, irakurlea testutik haratago eramateko duten gaitasunagatik aipagarria da album eta liburu ilustratuek esku- ratu duten garrantzia. Hori horrela, lan honetan Maite Mutuberria ilustratzailea- ren zenbait obraren azterketa egin da, bere ibilbidea ezagutzeaz gain, aipatutako ilustrazioen gaitasuna eta garrantzia antzemateko.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados