Gure lan honen helburua bikoitza da; batetik, gai berberaren gainean informatzaileek ekoitzi dituzten bat-bateko testu laburren lexikoaren erabileran oinarrituta, ikusi nahi dugu informatzaileak geografikoki koherenteki egituratzen diren zonalde konpaktuetan ala ez eta, bestetik, era honetako azterketak egiteko teknikak eta urratsak deskribatu ere egin nahi dira beste ikertzaile batzuk animatzekotan. Corpusa lortzeko metodologia azaldu ondoren, datuen prozesaketa xeheki deskribatzen da. Informatzaileak sailkatzeko hiru teknika erabiltzen dira:
multzokatze hierarkikoa, K-batezbestekoak, eta logika lausoan oinarritutako FCM algoritmoa.
Teknika hauen bidez lortutako multzoen koherentzia aztertzeko hiru neurri erabili dira: α dibertsitatea, Shannonen entropia eta Yule-ren K.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados