Euskararen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan intonazioa ez da gehiegi sakontzen den gaia. Hutsune hori asebetetzeko, hemen aurkezten den lan honen helburu nagusia da aztertzea euskaldun gazte elebidun goiztiarrek bai/ez galderen intonazioaren tasun batzuk desberdin egiten dituzten erabiltzen duten hizkuntzaren arabera, dela euskaraz dela gaztelaniaz. Horrez gain, erabileretan ager dakizkigukeen aldeetan informatzaileen ama-hizkuntzaren eragina zenbatekoa den aztertu da eta, bestetik, agerian jarri diren tasunen arabera informatzaileen sailkapena egingo da; horren helburua datuen azpian dagokeen egituraketa soziolinguistikoa azaleratzea da, sistema konplexu dinamiko moldagarrien ildotik, gure kasuan ama- hizkuntzaren araberako balizko azpimultzoak azaleratuz. Hortaz, datuak aztertzean, aldagai bi erabiliko ditugu: esaldiak egiten direneko hizkuntza eta informatzaileen ama-hizkuntza. Horretarako, 160 esaldiko corpusa osatu da 40 andrazko informatzaileren kolaborazioarekin.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados