Ikerketa honen helburua da haurren garapen lexiko goiztiarra aztertzeko erabiltzen diren prozedura metodologiko ezberdinak arakatzea. Horretarako, lagin berarekin bi prozedura metodologiko desberdin aplikatu ziren: alde batetik, MacArthur-Bates inbentarioak bai euskararako bai gaztelaniarako sortutako bertsioak eta, bestetik, luzetarako behaketa. Lagina 16 eta 30 hilabete arteko 8 haur euskaldunek sortu dute. Haur kopuru horren erdiak euskara du ama-hizkuntza eta beste erdiak, berriz, gaztelania. Emaitzek inbentarioen balioa erakusten dute lexikoaren inguruko informazioa lortzeko, baina bere mugak ere badituzte, euren seme-alaben gehiegizko balorazioan oinarritzen direnak.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados