Ayuda
Ir al contenido

Resumen de Atxikimendua eta Aurpegi-Emozioen Antzematea Mugako Nortasunaren Nahasmendua duten Pazienteetan

Iker Zamalloa Díaz

  • Mugako Nortasunaren Nahasmendua (MNN) atxikimenduaren zailtasunekin lotu izan da, helduaroan bereziki atxikimendu-antsietate maila altuarekin. Bestalde, MNN-n Aurpegi-Emozioen Antzematea (AEA) aztertu dituzten ikerketetan emaitza kontrajarriak argitaratu izan dira. Azkeneko ikerketen azterketek, MNN duten pazienteek aurpegi neutroetan emozioak ezartzeko joera izan dezaketela iradokitzen dute, emozio negatiboekiko isuria aurkeztuz. Horrez gain, atxikimendua eta aurpegi-emozioen antzematearen arteko asoziazioa aztertzen dituzten ikerketen gabezia dago. Tesi honen helburua, MNN duten pazienteen talde kliniko batean giroko aldagaiak (parentalitatea eta helduaroko atxikimendua) eta kognizio sozialeko prozesu jakin bat (AEA) aztertzea da, kontrol talde batekin konparatuz. Horrez gain, aipatutako giroko aldagaiek kognizio sozialeko aldagaiarekiko duten harremana aztertzea ere proposatzen da. Ikerketa proiektuan MNN duten pazienteen talde bat (n=120) kontrol talde (n=220) batekin konparatu egin zen giroko aldagaiak, kognizio sozialeko aldagai bat eta aldagai kliniko ezberdinak aztertuz. Aldagai nagusiak parentalitatea (PBI), helduaroko atxikimendua (ECR-R) eta aurpegi-emozioen antzematea (DFAR) izan ziren. Aldagai soziodemografikoak eta MNNren larritasunarekin erlazionaturiko aldagai klinikoak bildu izan ziren analisi ezberdinak egiteko. Taldeen ezberdintasunez gain, aldagaien arteko harremana ere aztertu izan zen. Emaitzetan, MNN zuten pazienteek haien gurasoak parentalitate disfuntzional estiloekin identifikatzen zituztela aurkitu zen. MNN zuten pazienteek atxikimendu-antsietate eta atxikimendu-saiheste maila altuagoak aurkeztu zituzten. AEAren guztizko eskala kontuan hartuta, MNN zuten pazienteek ez zituzten desberdintasunik aurkeztu kontrol taldearekin alderatuta. Emozio zehatzei erreparatuta, talde klinikoko partaideek aurpegi neutroen antzematean zailtasunak aurkeztu zituzten eta beldur aurpegiak antzematean, berriz, hobekuntza kontrol taldearekin alderatuta. Parentalitate neurriek helduaroko atxikimenduko neurriekin asoziazioa aurkeztu zituzten. Ez ziren helduaroko atxikimenduko eta AEAren arteko asoziazio esanguratsurik aurkitu. Lehenengo mailako zaintzaileekiko harremanaren eta helduaroan ematen diren psikopatologiako adierazpenen arteko lotura indartzen dute tesiaren emaitzek. Bestalde, MNN duten pazienteek aurpegi neutroetan emozio negatiboak ezartzeko eta emozio negatiboak hobeto antzemateko joera daukatela aurkitu zen, azken ikerketekin bat etorriz. Azkenik, helduaroko atxikimenduak AEAn eraginik ez duela aurkitu zen, aurretiko ikerketekin kontrastatuz, beraz emaitza ezberdin hauek etorkizunean argitzea proposatzen da ikerketa berriekin. // Mugako Nortasunaren Nahasmendua (MNN) atxikimenduaren zailtasunekin lotu izan da, helduaroan bereziki atxikimendu-antsietate maila altuarekin. Bestalde, MNN-n Aurpegi-Emozioen Antzematea (AEA) aztertu dituzten ikerketetan emaitza kontrajarriak argitaratu izan dira. Azkeneko ikerketen azterketek, MNN duten pazienteek aurpegi neutroetan emozioak ezartzeko joera izan dezaketela iradokitzen dute, emozio negatiboekiko isuria aurkeztuz. Horrez gain, atxikimendua eta aurpegi-emozioen antzematearen arteko asoziazioa aztertzen dituzten ikerketen gabezia dago. Tesi honen helburua, MNN duten pazienteen talde kliniko batean giroko aldagaiak (parentalitatea eta helduaroko atxikimendua) eta kognizio sozialeko prozesu jakin bat (AEA) aztertzea da, kontrol talde batekin konparatuz. Horrez gain, aipatutako giroko aldagaiek kognizio sozialeko aldagaiarekiko duten harremana aztertzea ere proposatzen da. Ikerketa proiektuan MNN duten pazienteen talde bat (n=120) kontrol talde (n=220) batekin konparatu egin zen giroko aldagaiak, kognizio sozialeko aldagai bat eta aldagai kliniko ezberdinak aztertuz. Aldagai nagusiak parentalitatea (PBI), helduaroko atxikimendua (ECR-R) eta aurpegi-emozioen antzematea (DFAR) izan ziren. Aldagai soziodemografikoak eta MNNren larritasunarekin erlazionaturiko aldagai klinikoak bildu izan ziren analisi ezberdinak egiteko. Taldeen ezberdintasunez gain, aldagaien arteko harremana ere aztertu izan zen. Emaitzetan, MNN zuten pazienteek haien gurasoak parentalitate disfuntzional estiloekin identifikatzen zituztela aurkitu zen. MNN zuten pazienteek atxikimendu-antsietate eta atxikimendu-saiheste maila altuagoak aurkeztu zituzten. AEAren guztizko eskala kontuan hartuta, MNN zuten pazienteek ez zituzten desberdintasunik aurkeztu kontrol taldearekin alderatuta. Emozio zehatzei erreparatuta, talde klinikoko partaideek aurpegi neutroen antzematean zailtasunak aurkeztu zituzten eta beldur aurpegiak antzematean, berriz, hobekuntza kontrol taldearekin alderatuta. Parentalitate neurriek helduaroko atxikimenduko neurriekin asoziazioa aurkeztu zituzten. Ez ziren helduaroko atxikimenduko eta AEAren arteko asoziazio esanguratsurik aurkitu. Lehenengo mailako zaintzaileekiko harremanaren eta helduaroan ematen diren psikopatologiako adierazpenen arteko lotura indartzen dute tesiaren emaitzek. Bestalde, MNN duten pazienteek aurpegi neutroetan emozio negatiboak ezartzeko eta emozio negatiboak hobeto antzemateko joera daukatela aurkitu zen, azken ikerketekin bat etorriz. Azkenik, helduaroko atxikimenduak AEAn eraginik ez duela aurkitu zen, aurretiko ikerketekin kontrastatuz, beraz emaitza ezberdin hauek etorkizunean argitzea proposatzen da ikerketa berriekin.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus