Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Joxe Azurmendiren nazioa Nazionalismo Ikerketen argitan. Abertzaletasun kulturalaren defentsa Euskal Herri garaikidean

  • Autores: Haritz Azurmendi Arrue
  • Directores de la Tesis: Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga (dir. tes.), Iñaki Bizente Barcena Hynojal (dir. tes.), Ander Iturriotz Lauzirika (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2019
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: José María Ripalda Crespo (presid.), Txoli Mateos González (secret.), Xabier Irujo Amézaga (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Sociedad, Política y Cultura por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Joxe Azurmendiren nazio ideia hobekien ulertzeko, hura nazionalismo kulturalaren teoriatik ulertu behar dela dio tesi honek. John Hutchinsonek (1987, 1999) definitutako nazionalismo kulturalean, nazioa kulturgintzaren eta elementu kulturalen bitartez birsortzen eta berregiten den komunitatea da. Azurmendiren kulturgile jardun teoriko eta praktikoaren zentzua horixe dela erakusten da tesian eta, ondorioz, haren jarrerak abertzaletasun kulturalaren izena hartzea proposatzen da. Horretarako, lehenengo Nazionalismo Ikerketen esparruko eztabaidak errepasatzen dira, nazionalismo kulturala kokatzeko. Gero, eztabaida horiek Azurmendiren testuinguru historikoan non aurki daitezkeen erakusten da, bere gaztaroko abertzaletasuna eta sozialismoa uztartzeko saiakeretatik beranduagoko estatuari buruzko eztabaida etiko-politikoetara. Azurmendik testuinguru historiko konkretu horretatik abiatuta garatu dituen nazioaren inguruko ideiak (gizaberearen, kulturaren eta historiaren filosofiak) sistematikoki lantzen dira ondoren, horiek Nazionalismo Ikerketetako teoriekin erkatuz. Horrela erakusten da Azurmendiren posizioa kritikoki urruntzen dela modernismotik (Gellner, Hobsbawm, Kedourie) eta gehiago hurbiltzen dela etnosinbolismora (Smith 2009) eta nazionalismo kulturalera. Dena dela, konstituzio irekidun gizaberearen ideiarekin, kultura izpirituaren metaforaren bitartez ulertzeko proposamenarekin eta historia progresibo linealaren filosofiarekiko kritikarekin Azurmendiren proposamena beregaina da, ez da eskola batera lotzen. Ondorioa, beraz, nazionalismo kulturalaren zentzuarekin bat egiten duen eta teorizazio propioa duen nazioari buruzko filosofia bat da, abertzaletasun kulturala deitu dena, betiere Euskal Herri garaikidean kokatua.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno