Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Ariketa fisikoaren eragina adineko pertsonen hauskortasunari lotutako parametroetan

  • Autores: Haritz Arrieta Etxeberria
  • Directores de la Tesis: Ana Rodríguez Larrad (dir. tes.), Jon Irazusta Astiazaran (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2019
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Effects of physical exercise on frailty-related parameters in older adults
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Francisco Javier Gil Goicouria (presid.), Iraia Bidaurrazaga López de Letona (secret.), David Facal Mayo (voc.), Maria Iciar Vergara Micheltorena (voc.), Rita Santos-Rocha (voc.)
  • Programa de doctorado: Programa de Doctorado en Investigación Biomédica por la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Tesi honek barne hartzen dituen bi proiektuak ausazko entsegu klinikoak izan dira. Helburu nagusia hirugarren adineko pertsona zaurgarrietan (batetik hirugarren adineko egoitzetako pertsonetan eta bestetik minbizia zuten hirugarren adineko pertsonetan) ariketa/jarduera fisikoak duen eragina aztertzea izan da:1) Hirugarren adineko egoitzetako pertsonen ohiko jarduera fisikoa eta egoera fisikoa, hitzezko memoria, bizi-kalitatea eta depresioarekin lotuta daudela behatu dugu. Miostatina kontzentrazio altuagoak behatu ditugu egoera fisiko hobea duten hirugarren adineko pertsonetan. Bestetik, norbanakoari egokitutako eta intentsitate moderatuan buruturiko ariketa fisikoko programa gainbegiratuak eraginkorra dirudi hirugarren adineko egoitzetako pertsonen egoera fisikoa, funtzio kognitiboa eta afektibitate-egoera hobetu edo mantentzeko, eta hauskortasuna eta ondorio kaltegarriak murrizteko.2) Telefonoz helarazi diren eta norbanakoan oinarrituriko jarduera fisikoko gomendioek ez dute gaitasun funtzionalaren galera murriztu urte batera, baina ezberdintasun adierazgarriak lortu dira talde esperimentalaren alde emakumeetan eta bularreko minbizia zuten azpi-taldeetan bi urteren ondoren. Beraz, emaitza hauek minbizia duten hirugarren adineko pertsonetan norbanakoan oinarritu diren eta telefonoz helarazi diren jarduera fisikoko gomendioek duten garrantzia azpimarratzen dute. // Tesi honek barne hartzen dituen bi proiektuak ausazko entsegu klinikoak izan dira. Helburu nagusia hirugarren adineko pertsona zaurgarrietan (batetik hirugarren adineko egoitzetako pertsonetan eta bestetik minbizia zuten hirugarren adineko pertsonetan) ariketa/jarduera fisikoak duen eragina aztertzea izan da:1) Hirugarren adineko egoitzetako pertsonen ohiko jarduera fisikoa eta egoera fisikoa, hitzezko memoria, bizi-kalitatea eta depresioarekin lotuta daudela behatu dugu. Miostatina kontzentrazio altuagoak behatu ditugu egoera fisiko hobea duten hirugarren adineko pertsonetan. Bestetik, norbanakoari egokitutako eta intentsitate moderatuan buruturiko ariketa fisikoko programa gainbegiratuak eraginkorra dirudi hirugarren adineko egoitzetako pertsonen egoera fisikoa, funtzio kognitiboa eta afektibitate-egoera hobetu edo mantentzeko, eta hauskortasuna eta ondorio kaltegarriak murrizteko.2) Telefonoz helarazi diren eta norbanakoan oinarrituriko jarduera fisikoko gomendioek ez dute gaitasun funtzionalaren galera murriztu urte batera, baina ezberdintasun adierazgarriak lortu dira talde esperimentalaren alde emakumeetan eta bularreko minbizia zuten azpi-taldeetan bi urteren ondoren. Beraz, emaitza hauek minbizia duten hirugarren adineko pertsonetan norbanakoan oinarritu diren eta telefonoz helarazi diren jarduera fisikoko gomendioek duten garrantzia azpimarratzen dute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno