Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskararen historia soziopolitikorako: Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia (1936-1954)

Anton Ugarte Muñoz

  • Ez da azterketa honen helburua Euskaltzaindia ezinbestez frankistaren hagiografia korporatiboa egitea izan. Erabili dudan dokumentazio aberatsari eta egindako azterketa zorrotzari esker, uste dut frogatu dudala lekuz kanpo daudela iraganaren idealizazioak nahiz sinplifikazioak, azken finean gure historiaren ezagutza eskasean oinarritzen direnak. Euskaltzaindia frankismoan ez zen izan barne erresistentzian aritu zen elkarte klandestinoa, ezta diktaduraren morroi otzana ere, baizik eta muga politiko estuen barruan gutxieneko jarduera prekario baina duinari eutsi zion giza erakunde inperfektua. Erresistentzia kultural antifrankista, noski, erbesteko Euzkadiko Jaurlaritzaren eta EAJ-PNVren inguruko erakunde eta argitalpenen esku geratu zen. Hala ere, Gerra Hotzaren testuinguruan, nazioartean onartutako diktadura frankistak luze iraungo zuela argi geratu zenean, barnealdeko egitasmo kulturalek, eta kapital sinboliko handia metatutako Euskaltzaindiak, erbesteak baino pisu erabakigarriagoa hartu zuten. Euskarazko kulturaren etorkizunaz den bezainbatean, berebizikoa izan zen jatorrizko lurraldearen eguneroko arazo eta nekeekin lotura zuzena gordetzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus