Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Sozio-ingurumen gatazkak eta sozio-ingurumen demokrazia. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako Autonomia Erkidegoan arteko ikuspegi konparatu bat

  • Autores: Jone Martínez Palacios
  • Directores de la Tesis: Iñaki Bizente Barcena Hynojal (dir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2011
  • Idioma: español
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Pedro Ibarra Güell (presid.), Adela Mesa del Olmo (secret.), Xavier Itçaina (voc.), Sandrine Rui (voc.), Yves Sintomer (voc.)
  • Materias:
  • Texto completo no disponible (Saber más ...)
  • Dialnet Métricas: 1 Cita
  • Resumen
    • Gure azterketa objektua sozio ingurumen gatazka lokalak eta honi lotuta agertzen zaion sozio ingurumen demokrazia da. Horrela, aurkezten dugun lan honek ingurumen gatazkakortasuna eta sozio ingurumen krisiaren irteera positiboa eta demokraziaren kalitatea harremanetan jartzen ditu parte- hartzearen izaera eta dinamiken sakontasunaren arabera.

      Irteera positibotzat, orohar, gatazkaren inkaminatze ezari deritzogu. Konkretuki, Aguilera Klink irakasleak aukera demokratiko bezala jasotzen duena erabiltzen dugu, non azpimarratzen diren; batetik, erabaki hartze prozesuaren zabaltzea eta bestetik, arazoaren eraikipen soziala (Aguilera, 2006: 149). Hortaz, irteera positiboa gatazka erabaki prozesua agente plural eta desberdinei zabaltzeko aukera gisa ulertzen duen aterabidea da. Arazoaren definizio partekatuak edo eraikipen sozialak, agente plural eta desberdinen iritzi trukea ahalbidetzen du. Dialogoa eta eztabaidarako lekua plazaratuz. era partekatuan definitzea ahalbidetze du Ez da beraz, gatazka suprimitu eta isildu nahi duen irteera statu quo-a mantendu nahian. Konkretuki, demokraziaren krisiaren irteera positiboa; hiritarren parte hartzea bultzatzen duena, hauen iritzia kontuan hartzen duena, hiritar bertutetsu baten alde egiten duena eta demokraziaren alde deliberatiboa indartzen duena da. Era berean, sozio ingurumen krisiaren irteera positiboa; gatazkaren definizio kolektiboa egiten duena (herritar parte hartzearen bidez), euren jardueran planetaren mugagarritasunaren ideia kontuan hartzen duena eta natura eta gizakiaren arteko beste harreman baketsuagoa formulatzen dituenari diogu Beste hitz batzuetan esanda, lanak, sozio ingurumen gatazkei ematen zaien erantzun (ez) parte hartzailearen arabera sozio ingurumen krisiaren irteera mota demokraziaren kalitatearen adierazle gisa hartuko du, izan ere badira bi aldagai horiek harremantzen dituzten lan teorikoak (Aguilera, 2006). Hots, krisiaren kulturaren adierazle diren sozio ingurumen gatazka eszenatoki batean (Riechmann, 2009: 52), administrazioetatik eta gizarte zibiletik ematen den erantzunaren dinamika parte hartzailea aztertzea bilatzen du.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno