Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


M, S eta K opioide-hartzaileen deskribapena, kokapena eta funtzionaltasuna hozi-zelula maskulinoetan

  • Autores: Haizea Estomba Iturriza
  • Directores de la Tesis: Jon Irazusta Astiazaran (dir. tes.), Nerea Subiran Ciudad (codir. tes.)
  • Lectura: En la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea ( España ) en 2016
  • Idioma: euskera
  • Tribunal Calificador de la Tesis: Juan Ignacio Perez Iglesias (presid.), Itziar Churruca Ortega (secret.), Nicolás Garrido Puchalt (voc.), María Luz Candenas de Lujan (voc.), Francisco Pinto Perez (voc.)
  • Materias:
  • Enlaces
    • Tesis en acceso abierto en: ADDI
  • Resumen
    • Hainbat ikerketen arabera barne-peptido opioideak arren zelula mota ezberdinetan aurkitzen dira. Honek, sistema opioideak funtzio testikularraren erregulazioan parte hartzen duela adierazten du. Espermatogenesian sistema opioideak betetzen duen funtzioa ezezaguna da, izan ere, hiru opioide-hartzaile nagusiak, ¿ opioide-hartzailea (MOR), ¿ opioide-hartzailea (DOR) eta ¿ opioide-hartzailea (KOR), soilik arratoien testikuluetako Sertoli zeluletan eta giza espermatozoideetan deskribatu dira orain arte. Espermatozoideak transkribapen eta itzulpen mailan jarduerarik gabeko zelulak direla jakinik, opioide-hartzaile hauek espermatogenesian zehar adierazten direla pentsatzera eraman gintuen. Hau dela eta, gure lehen helburua MOR, DOR eta KOR sagu zein gizonezkoen hozi-zeluletan deskribatzea eta kokatzea izan zen. Bestalde, bigarren helburu gisa, hiru opioide-hartzaileek espermatogenesian zehar duten funtzionaltasuna zehaztu nahi izan zen. Opioide-hartzaileen gene zein proteinen adierazpenak qRT-PCR, western blot eta fluxuzko zitometriaz deskribatu ziren. Honetaz gain, immunofluoreszentzia bidez giza zein sagu laginen hozi-zeluletan opioide-hartzaileak kokatu ziren. Funtzionaltasunari dagokionez, hiru opioide-hartzaileek saguen ziklo espermatogenikoan efektu modulatzailea dutela ondorioztatu zen. Izan ere, MOR, DOR eta KOR-en aktibazioak nagusiki fase meiotikoan dauden espermatozitoengan eragiten dutela ikusi da konplexu sinaptonemaleko proteinen erregulazioa modulatuz. Gainera, hiru opioide-hartzaileen aktibazioak inkubaketa-denboraren menpeko ziklinen erregulazioan aldaketak sortzeko eta zelulen meiosiranzko sarrera kontrolatzeko gaitasuna dutela, ere, behatu da. Emaitza hauek guztiek opioide-hartzaileek espermatogenesian duten funtzioa ulertzen laguntzeaz gain, sistema opioideak ugalkortasunean duen ekarpena ulertzen lagun dezake.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno