Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Modernitatearen auzia Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua eleberrian. Existentzialismoa Euskal Herrian 1957-1975

Maider Etxaniz Iriondo

  • Orain aurkeztuko dudan tesia Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutuari eskainitako lana da.

    Jakina da, Leturiaren egunkari ezkutua, lehen euskal eleberri modernoa izateaz gain, eleberri existentzialista dela. Gauzak honela, lan honen xede nagusienak bi izango dira: alde batetik, existentzialismoaren eragina Leturiaren egunkari ezkutuan aztertzea, Kierkegaard eta Unamunorena guztiz bereziki; eta bestea, Hego Euskal Herriak frankismoan bizi izan zuen krisiaren analisia egitea. Izan ere, testuinguru honen seme dugu Leturiaren egunkari ezkutua. Hau da, fede baten, esperantza baten, «lilura» absolutu baten iluntzearen eta zuloratzearen eta Euskal Herri berri baten esnatzearen lekuko bikaina.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus